Zuhaitz Eguna izango da igandean

Udaleko Ingurumen batzordeak eta Herrio taldeak antolatuta, Zuhaitz Eguna izango da datorren igandean, martxoak 15.

Aurreko urtetan bezala, landare eta zuhaitzak landatuko dira goizean. Bi eskoletako haurrak eta gurasoak gonbidatuta daude Zuhaitz Egunean parte hartzera.

Ekimen honetan parte hartuko dutenak goizeko hamarretan bilduko dira herriko plazan eta, bizikletaz, hondartza aldera joango dira. Ondoren, hango dunetan landatuko dituzte zuhaitz, zuhaixka eta landareak. 11:30ak aldera, behin landaketa bukatutakoan, hamaiketakoa egingo dute jai giroan, txalapartariek lagunduta.