Azaroko kultur jardueren berri zabaldu du Udalak

Udalak gaurko egunez eman du azaroko kultur agendaren berri. Azaroko jarduerak biltzen dituen kartela prestatu du eta gaur-biharretan banatuko du kalean, ohiko tokietan.

Honako hauek dira kultur agendaren barruko ekitaldiak:

AZAROAK 1, IGANDEA
11:00 Xabier Alberdi historialariaren hitzaldi ibiltaria, Herriko Plazatik abiatuta: Itsas-hiribildu baten ezaugarriak.

AZAROAK 8, IGANDEA
11:00 – 14:00 Hazi-banaketa Herriko Plazan, Herrio taldeak antolatuta. Euskal Herriko zuhaitzen haziak banatuko dituzte.

AZAROAK 11, ASTEAZKENA. SAN MARTIN EGUNA
10:00 Meza San Martin ermitan.
Ondoren, hamaiketakoa Oliden jatetxean, Agin Laburu eta Egoitz Eizagirrerekin.
Segidan, toka eta sagar-biltzea.

AZAROAK 12, OSTEGUNA. SAN MARTIN JAIAK
21:00 Neskamutilardoko afaria trikitilariekin.

AZAROAK 13, OSTIRALA
20:00 Kontzertua elizan, parrokiak eta Udalak antolatuta: Fernando Gonzalo organo-jotzailea eta Jose Javier Echeverria tenorra.
22:30 ‘Difret’ filmaren proiekzioa kultur etxean.

22:30 Mus txapelketa Ortzaikan, San Martin jaien barruan.
00:30 Kontzertuak Ortzaikan eta, bukatu ondoren, baratzuri-zopa.

AZAROAK 14, LARUNBATA. SAN MARTIN JAIAK
06:00 Oilasko biltzea.
17:00 Ibai Esoain ipuin-kontalaria Ortzaikan.
21:00 Erromeri-afaria Oliden jatetxean eta, segidan, berbena eta DJa.

AZAROAK 15, IGANDEA. SAN MARTIN JAIAK
11:00 Txakolin dastaketa eta zaldi-proba.
11:30 Asto-karrera eta herri kirolak.
14:30 Bailarako bazkaria Jagoba eta Maddalen trikitilariekin.

AZAROAK 20, OSTIRALA
21:00 San Martin jaietako oilasko biltzaileen afaria.
22:30 Mikel Urdangarinen musika kontzertu akustikoa kultur etxean. Sarrera 5€.

AZAROAK 21, LARUNBATA. SANTA ZEZILIAREN OSPAKIZUNA

11:00 Meza parrokian, Egunsentik abestua

AZAROAK 28, LARUNBATA. ‘GURE BAZTERRAK’ JAIALDIA
13:00 Kontzertua Salatxo tabernan: Aguxtin Alkhat
14:00 Kontzertua Tragoxka tabernan: I See Whales
18:00 Kontzertua Kalakari tabernan: Azkaiter Pelox trio
19:30 Gure Bazterrak musika jaialdia Karela kiroldegian

OHARRAK
Asteazkenetan bingoa izango da kultur etxean 16:30ean
Ostiralero pintxo potea izango da 19:00etatik aurrera