Azken egunak dira izena emateko turismo sektorearen kalitatea hobetzeko programan

Turismo sektoreari zuzendutako kalitatea hobetzeko SICTED programa otsailaren 15ean hasiko da. Aurten izena ematen duten enpresek 6 prestakuntza saio eta 2 tailer egin ondoren, ziurtagiria lortzeko aukera izango dute.

Zergatik eman izena SICTED programan?

  • Zure enpresa lehiakideengatik bereizten zaituen zigilua eskuratzeko.
  • Hainbat erakunderen prestakuntza homologatua eta ezagutza lortzeko (Espainiako Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioa, Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila, Basquetour eta helmugaren kudeatzaileak).
  • Zure enpresaren ebaluazioa egin eta gainditzeko: barneko kudeaketa, bezeroaren asebetetzea, instalazio seguru eta erosoak…
  • SICTEDen (kalitatearekin konpromisoa eta etengabeko hobekuntza) metodologian ezarritako baldintzak betetzen dituzula adierazten duen agiria lortzeko.

Norentzat da?

  • Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian turismoarekin lotutako zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresa eta erakundeentzat.
  • SICTED programa Urola Kostan
  • Gure eskualdean 2006an hasi ginen turismo sektoreko enpresetan kalitatea sustatzeko programa garatzen (SICTED, Eusko Jaurlaritzaren programa, enpresen kudeaketa hobetzeko eta kalitatea sustatzeko Jardunbide Egokien programa).  Orain arte eskualdeko (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaia)  60 enpresa baino gehiagok eskuratu dute kalitate ziurtagiria.

Informazioa eta izen-ematea

  • Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako turismo bulegoetan
  • Urola Kostako Udal Elkartean: Enpresentzako Zerbitzuak (Idoia Etxarri), Tel. 943890808,  enpresa@urolakosta.eus, www.urolakosta.eus