Datorren ostiralean, otsailak 6, umorezko antzerkia izango da kultur etxeko areto nagusian, 22:30ean hasita.
Guztira, 120 sarrera jarri ziren salgai joan den astean eta oraindik badago aukera, erosteko. Sarrerak 5 euro balio du.
Ramon Agirre eta Inaxio Tolosa, taula gainean
Komedia bat da Ramon Agirrek eta Inaxio Tolosak aurkezten dutena. ‘Ez dok amairu’ mugimenduaren garaia ezagutu zuten bi kantautore dira Ray eta Nik, eta orain berreskuratu egin nahi dituzte gara hartan bizi izandako esperientziak.
Ez da aurreneko aldia Ramon Agirre eta Inaxio Tolosa Ray eta Nik kantautoreen azalean jartzen direla. Orain dela urte batzuk ‘Xentimorik gabe’ antzezlanean interpretatu zituzten aurrenekoz bi pertsonaia horiek.