Azken txanpan da San Nikolas jaietako festa-batzordea

Irailean hasi zen festak antolatzeko prozesu parte-hartzailea eta, lau bilera egin ostean, azaroan bukatuko du bere lana batzordeak.

San Nikolas jaiak herritarrekin eta eragileekin elkarlanean antolatzeko jarri zen martxan festa-batzordea. Dagoeneko hiru bilera egin ditu: irailaren 25ean, eta urriaren 9an eta 23an. Lanak bukatu eta festetako programa eta antolaketa prest uzteko, azken bilera bakarrik falta zaio.

Azaroaren 6an, azken bilera

Azaroaren 6an egingo du festa-batzordeak azken bilera, asteazkenarekin, eta, ondoren, azaroaren erdialdera aurkeztuko du festetako programa.

Azken bilera, aurrekoak bezala, kultur etxean izango da, eta 19:00etan hasiko da. Irekia da parte hartu nahi duten guztientzat.

Herriko festak herritarren eta eragileen proposamenetatik sortzea du helburu festa-batzordeak. Erabakigune askotarikoa da, era askotako jendearen parte-hartzean oinarritzen dena.

Udalaren esker ona parte-hartzaileei

Orioko Udalak eskerrak eman nahi dizkie aurtengo festa-batzordean parte hartu duten herriko eragile eta herritar guztiei, beren ekarpenekin programa osatzen laguntzeagatik.