Azken uneko aldaketak sanikolasetako festa-egitarauan

Kultura Sailak jakinarazi duenez, Karkarako webgunean ondo egon arren, paperezko edizioan erratak daude eta hona hemen San Nikolas festen egitarauan egin diren zenbait zuzenketa eta aldaketa:

Abenduak 6, ostirala

Dantzari Txikien txapelketa 12:30ean hasiko da.

Moonshine Wagon taldeak 2:30ean joko du festagunean.

Abenduak 7, larunbata

Buruhandi eta erraldoiek 17:15ean hasiko dute beren ibilbidea Kultur Etxetik.

Burrunba elektrotxaranga 18:15ean hasiko da Errusta tabernatik.

Abenduak 8, igandea

Meza 11:00etan izango da eta Banderen bedeinkazioa 12:00etan.

Benta Zaharreko Mutiko Alaiak 12:30ean hasiko dira. 

Azkenik, Mater untziak ez du Orioko portura etortzerik izango plazako lanek segurtasuna ez baitute bermatzen.