Azkueko babes ofizialeko 16 etxebizitzak ekainaren 23an zozketatuko dira kiroldegian

Zozketa Karela kiroldegian egingo da, 19:00etan hasita.

Notario aurreko zozketa izango da eta, era berean, publikoa. Beraz, interesatu guztiek dute aukera ekitaldian parte hartzeko.

Zozketa udaletxean egitekoa zen; baina Udalak, jende interesatu asko izango dela aurreikusita, Karela kiroldegian egitea erabaki du.

Zozketan parte hartuko dutenen behin betiko zerrenda publiko egin du Udalak, ekainaren 7ko alkate-dekretuaren bidez eta web orri honetan bertan kontsulta daiteke, albisteen atalean.

El sorteo ante notario de las 16 viviendas de protecci