Dantza emanaldia izango da Karelan larunbat arratsaldean

Danbolin Musika Eskolako ikasleek eskainiko dute, arratsaldeko seietan hasita

Danbolin Musika Eskolako ikasleek dantza emanaldia eskainiko dute Orioko Karela kiroldegian ekainaren 11n, larunbatarekin.

Emanaldia 18:00etan hasiko da eta bertan parte hartuko dute, dantzako ikasleez gain, hainbat instrumentutako eta kantuko ikasleek ere.

Eskainiko dituzten dantzak hauek dira:

  • Sarrera
  • Ikurrina
  • Agurra
  • Zapatagain
  • Alpargata
  • Aintzina Pika
  • Zazpi jauzi
  • Zinta dantza
  • Zortzikoa
  • Imotzeko esku dantza
  • Banako
  • Txotxongilo
  • Xuberoa
  • Maite
  • Fandangoa eta arin-arina
  • Bukaera