Azterkosta erakusketa izango da ikusgai kultur etxean urriaren 29a arte

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak antolatzen duen Azterkosta 13 erakusketa ikusgai dago egunotan kultur etxeko areto nagusian.

Goiz eta arratsalde izango da irekita urriaren 29a arte.

Azterkosta

Azterkosta Ingurumen Hezkuntzako programa bat da, Ingurumen, Lurralde, Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak sustatzen duena, honako helburuarekin: euskal kostaldeko ekosistemen ezagupena bultzatzea.

Azterkosta programa horren barruan dago Orioko kultur etxean jarri den erakusketa.