Jatorrizko hizkuntzen biziberritzeari buruzko mahai-ingurua antolatu dute Udalak eta Garabide elkarteak

Orioko Udalak eta Garabide elkarteak mahai-inguru bat antolatu dute Orioko Salatxo aretoan datorren urriaren 24an, ostegunarekin, 19:00etan hasita.

Mahai-ingurua Udalak eta Garabide elkarteak sinatu berri duten elkarlan-hitzarmenaren barruan antolatu dute, honako helburuarekin: oriotarrei beste hainbat hizkuntza minorizatutako komunitateek beren hizkuntza biziberritzeko egiten ari diren lana ezagutaraztea, eta esperientziak trukatzea.

Hizlariak

Lau hizlari izango dira mahai-inguruan: alde batetik, Jon Sarasuak hitz egingo du, Garabideren izenean, elkartean egiten ari diren lana azaltzeko eta, bestetik, hiru hizkuntza minorizatuko hiztunak izango dira:

  • Ver