Bake Epaitegian euskarazko zerbitzua bermatzea exijitu dute Udalak eta UEMAk

Usurbilgo eta Orioko udalerriek Bake Epaitegietarako Idazkaritza bakarra osatzen dute, 1992ko Justizia Ministerioaren agindu baten arabera. Bake Epaitegiko idazkari titularrak erretiroa hartu du, eta haren ordez, langile berri bat hasi da lanean, euskaraz ez dakiena. Gainera, legearen arabera ere, lanpostu horretan jardungo duen langileak ez du zertan euskaraz jakin beharrik 2015eko urtarrilera arte.

Egoera horrek bi udalerriotako herritarren hizkuntza eskubidea urratzen duela iritzita, Usurbilgo eta Orioko Bake Epaitegietan oinarrizko eskubide hori berma dadin, behar besteko neurriak hartzeko exijitu dute UEMAk eta bi herriotako udal ordezkariek.

Hori dela-eta, Maren Belastegi UEMAko lehendakariak, Be