Udalbatzarrak ohiko bilkura egingo du ostegunean, urriak 31

oriokoudalazabalaBilkura udalbatzarraren aretoan izango da, udaletxean, eta 20:00etan hasiko da.

Honako gai hauek aztertuko dira:

1.- Irakurri eta onartzea, egoki bada, udalbatzarraren 2013ko uztailaren 24ko eta urriaren 4ko ezohiko bilkuretako akten zirriborroak.

2.- Behin betiko onarpena ematea, egoki bada, Orioko Hiri Antolamendurako Plan Nagusiko Botaleku 19 Areako Hiri Antolamendurako Plan Bereziari.

3.- Onartzea, egoki bada, ordenantza fiskalen eta beren eranskinen aldaketa, eragina 2014ko urtarrilaren 1etik aurrera izango duena.

4.- Onartzea, egoki bada, Udalaren aurrekontu propioari dagokion 5/2013 zenbakidun kreditua aldatzeko espedientea; kreditu aldaketa kreditu transferentzien modalitatean egina dago.

5.- Onartzea, egoki bada, auto-taxi zerbitzuaren tarifa urbanoak 2014rako, ‘Urola Kosta’ izeneko erregimen bereziko eremuan.

6.- Adjudikatzea, egoki bada, Orioko arraunketako eta piraguismoko teknifikazio zentroaren aisialdi zerbitzuaren gestioaren kontzesioa adjudikatzeko lehiaketa.

7.- Onartzea, egoki bada, baldintza juridiko eta ekonomiko-administratiboen orria eta baldintza teknikoen orria, Karela kiroldegiaren kudeaketa integrala eta Arraunetxeren eta beste antzeko zerbitzu batzuen kudeaketa adjudikatzeko.

8.- Onartzea, egoki bada, Orioko gazteen aisialdiko lokalak arautzen dituen udal ordenantza.

9.- Indarrik gabe uztea, egoki bada, Orioko Udalak 2013ko otsailaren 5ean egindako ezohiko bilkuran hartutako erabakia, kontratazio publikoetako espedienteetan aplikatu beharreko hizkuntz irizpideak onartzen dituena.

10.- Eskariak eta galderak.