Balea eguna

Trafiko aldaketak izango dira asteburuan

Asteburu honetan ospatuko den Balearen eguna dela-eta, hainbat aldaketa izango dira ibilgailuen trafikoan.

Maiatzak 13a Marinel Azoka prestaketa.

Larunbatean Ibai Ondo kalean Marinel Azokarako postuak ipiniko direnez oinezkoentzako bidea ipiniko da eta autoak ezin izango dira bertan aparkatu.

Maiatzak 14a Balea eguna.

Balea Herri Antzerkia ospatzen den bitartean honako aldaketak izango ditugu trafikoarekiko,

  • Herriko Plaza eta Moila erabat itxi egingo dira ibilgailuentzat goizeko 07:30etatik 14:30etara. Oriora sartu edo irten nahi dutenek txanka hondartza bidea erabili beharko dute.
  • Iturbide-Kale Nagusia trafikoari ixi egingo da. San Martin ingurura joateko edo ateratzeko San Martingo bidea txankatik erabili beharko da.
  • Autoak aparkatzeko Ubegun poligono ingurua eta txanka hondartza bidetik sartu ondoren autopista azpiko aparkalekuak erabiltzea eskatzen da.
  • Ezbeharren bat edo kezkak argitzeko jo ezazue guregana 943-830028.

Balea Herri Antzerkia amaitu ondoren Herriko sarrera ireki egingo da baina irteera txanka hondartza bidea erabiltzen jarraitu beharko da.

Maiatzak 15a, Azoka berezia eta Jaun hartze eguna.

  • Herriko sarrera irekita izango dugu baina Herritik ateratzeko irteera txanka hondartza bidea erabili beharko da.

Arau hauek betetzea eskatzen dizuegu herritarrei.

Barkatu eragozpenak.