Balearen Eguna prestatzeko bilera deialdia

Maiatzaren 14ean Balearen Eguna ospatuko dugunez herriko elkarte, talde eta herritarrak datorren astelehenean, urtarrilak 10 arratsaldeko 18:00etan Kultur Etxean izango den bilerara gonbidatzen zaituztegu.

Duela bost urte ospatu zen moduan aurten ere udalak hainbat ekitaldi antolatu nahi ditu eta nola ez herritarren ideia, proposamen eta nahiak entzun nahi ditu guztiak elkarrekin ospa dezagun asteburu hori.