Balearen Egunaren balorazioa egiteko bilera

Maiatzaren 31n egingo du festaren balorazioa batzorde antolatzaileak

Balearen Egunaren inguruko ospakizunak antolatzen ibili zirenek bilera egingo dute maiatzaren 31n, 19:00etan, udaletxeko teilatu azpiko batzar gelan.

Dagoeneko pasa dira egun batzuk festa egin zenetik, eta antolatzaileek ospakizunaren balorazioa egin nahi dute, hurrengoa hobetzeko helburuarekin.

Bileran parte hartzera gonbidatuta daude Balearen inguruko ospakizun guztien antolatzaileak.