Ostiral gauean, ekainak 2, bideo foruma izango da kultur etxean

OZK taldeak antolatuta, Amy Tan idazle ezagunaren nobela batean oinarritutako pelikula eskainiko da: El club de la buena estrella.

“El club de la buena estrella” 1993an zuzendu zuen Wayne Wang hongkontarrak. XX. mendearen hasieran Txinatik Ameriketako Estatu Batuetara joandako emakume batzuen historia kontatzen du, tonu samur eta jostalarian. Adituen ustez, urteko pelikula onenetako bat izan zen.

Informazio gehiago, ingelesez:

http://www.imdb.com/title/tt0107282/

Eta gaztelaniaz:

http://www.filmaffinity.com/es/film991706.html

Pelikula gaueko hamarretan hasiko da eta sarrera doan izango da.