Balearen Eguneko herri antzerkia Pilliku plazan hasiko da

Balearen Eguneko programaren ekitaldi nagusia igande arratsaldeko herri antzerkia izango da

Antzerkia arratsaldez izango da, ordutegi honen arabera:

17:15

Herriko plazan saregileak ari dira, sare konpontzen
eta arrantzaleak ere inguruan dabiltza. Kantari
hasten dira, eskusoinu baten laguntzaz.

17:30

Pilliku plazan hasten da festa. Talaieroak abisua
ematen die han bildutakoei, barra muturrean balea
azaldu dela. Denak batera, herriko plazara jaisten
dira, Kale Nagusitik behera.

17:45

Moilan talaieroak abisua ematen die arrantzaleei
eta hauek balea harrapatzera abiatzen dira bost
trainerutan. Plazan bildu den jendea autopista azpira
doa, bi taldetan banatuta: batzuk Muntotik barrena,
eta besteek Eusko Gudari kaletik barrena.

18:15

Arrantzaleek balea inguratu eta hil egiten dute,
arpoi eta dinamitarekin, autopistako zubiaren inguruan.

18:30

Arrantzaleek balea traineruari lotu eta moilara abiatzen
dira, balea atoian dakartela.

19:00

Bost traineruak moilara iristen dira eta herri antzerkia
hasten da plazan.

OHARRA

  • Goiko ordutegia gutxi gorabeherakoa da eta alda daiteke.