Greenpeace erakunde ekologistako zuzendari Juan Lopez de Uraldek hitzaldia emango du ostegunean, maiatzak 11, 19:00etan hasita, balea arrantzaren gaur egungo egoerari buruz.
Balearen eguneko ekitaldien artean, Udalak bi hitzaldi antolatu ditu. Lehendabizikoa Michael Barkham historialariak eman zuen maiatzaren 5ean eta oraingo hau izango da bigarrena eta azkena.
Hitzaldiaren izenburua hau da: Baleak eta ozeanoen krisia. Juan Lopez de Uralde donostiarra izango da hizlaria. Juan Lopez de Uralde Madrilen bizi da eta Greenpeace erakunde ekologistako zuzendaria da gaur egun.