Balearen Eguneko ospakizunetan parte hartzeko deia

Udalak dei egin die herritarrei, aurten ospatuko den Balearen Eguneko prestakuntza-lanetan eta egun horretako ekitaldietan parte hartzeko.

Udalak kaleratu duen oharrak honela dio:

Aurtengo Balearen Eguneko ospakizunetan parte hartu nahi baduzu, jo ezazu kultur etxera edo kiroldegira, izena ematera.

Festa egun handia izango da maiatzaren 14koa eta jende asko beharko da, antolaketan laguntzeko: antzerkian arituko direnak, sare jostaileak, txalupetarako arraunlariak, balea pintatu eta txukunduko dutenak, Goiko Kalea girotzeko koadrilak?

Parte hartu nahi?