Maria Maestra haurreskolan matrikulatzeko garaia

Haurra Maria Maestra haurreskolara eraman nahi duten gurasoek orain dute hura matrikulatzeko aukera. Horretarako epea urtarrilaren 17an hasi eta 28an bukatuko da. Eskolan martxoan, apirilean, maiatzean edo ekainean hasi nahi duten haurrei zuzenduta doa matrikula.

Hurrengo matrikulazioa maiatzean izango da, irailean edo urrian hasteko.

Oraingo matrikula egiteko ordutegia honako hau da: goizez, 9:30etik 11:00etara eta arratsaldez 13:00etatik 15:00etara. Matrikulatzeko paperak
eta argibideak haurreskolan bertan jaso daitezke. Informazio gehiago nahi duenak eskolan lor dezake, telefonoz deituta (943 890625), edo www.haurreskolak.net web-orrian.