Balearen Eguna maiatzaren 14an ospatuko da, larunbatarekin; hori dela-eta, maiatzaren 5ean hasita, Udalak hainbat kultur jarduera antolatu ditu herriko taldeen laguntzarekin. Gaurko egunez aurkeztu du Udalak ekitaldien programa.
Honako hauek dira herrian antolatuko diren ekitaldiak:
Maiatzak 5, osteguna
17:00 Tomax pailazoaren abenturak: ‘Txipli-txapla’ haurrentzako ikuskizuna Kultur Etxean. Ondoren, txokolate-jana izango da, Balea elkarteak antolatuta.
Maiatzak 7, larunbata
22:00 Benito Lertxundiren kontzertua Karela kiroldegian.
Maiatzak 11, asteazkena
19:00 Lourdes Odriozola antropologoaren hitzaldia kultur etxean, Mutiozabal ontziolari buruz eta ontzigileei buruz.
Maiatzak 12, osteguna
18:00 ‘Euskal baleazaleen triskantza’ dokumentalaren aurkezpena kultur etxean. Proiekzioaren ondoren, solasaldia izango da egileekin: Ander Arrese, Eñaut Tolosa eta Beñat Iturrioz.
Maiatzak 13, ostirala
19:00 Galiziako A Aixola prestakuntza-eskolako Enrique Otero eta Albalola elkarteko Xabier Agoteren hitzaldia kultur etxean: ‘Zurezko ontzigintza belaunaldiz belaunaldi’.
Maiatzak 14, larunbata. Balearen Eguna
10:30 Hondarribiko Hiru ahizpak batelaren botadura Mutiozabal aurrean. 20 enbarkaziotik gora bilduko dira errioan.
11:30 Herri antzerkia. Zuzendari lanetan: Iñake Irastorza.
Antzerkiaren ondoren, sardinak eta sagardoa plazan.
Antzerkiaren ondoren, Saregileei omenaldia plazan Saltxerak taldearen eskutik.
Ondoren, Bertso-saio berezia errioan, plaza aurrean: Uxue Alberdi, Jon Maia eta Xabier Sukia bertsolariak.
14:00 Talaimendi txaranga plaza inguruan.
14:30 Herri bazkaria Etxeluze gaztetxean.
16:00 Eonian elektrotxaranga kalez kale arituko da 18:30ak arte.
16:30 20 enbarkazio ibiliko dira errioan barrena.
19:30 Dantza-saioa dantza-maisu gidari batekin Herriko Plazan .
21:00 Kriseilu jaurtiketa plaza aurrean, Gure Esku Dago taldeak antolatuta.
23:00 Erromeria eta, ondoren, DJak Etxeluze gaztetxean.
Herria apaintzeko deia egin du Udalak
Udalak dei egin die oriotarrei herria apaintzeko Balearen Egunerako. Udalak eskatzen die herritarrei etxeetako balkoiak marinel gaiekin apaintzeko: sareak, arrantzarako aparejuak, arraunak, otarrak… Herria 1901ean nolakoa zen irudikatzea da kontua: herri arrantzalea, errioari eta itsasoari begira bizi zena.
Nola jantzi Balearen Egunean?
Jantziei dagokienez ere beste horrenbeste esan daiteke: XX. mendearen hasieran herriko jendeak erabiltzen zituen jantzi-motak dira egokienak. Argibide batzuk emango ditugu, lagungarri modura:
EMAKUMEZKOENTZAT
- Oinetan alpargatak, txuriak edo beltzak.
- Galtzerdiak eraman nahi izanez gero, alpargataren kolorearen arabera: alpargata txuria galtzerdi ilunarekin eta alderantziz.
- Gona luzea, txonkatiletaraino, mantal handia eta blusa.
- Ilea jasota eramaten da, edo buruzapiarekin tapatuta
GIZONEZKOENTZAT
- Oinetan alpargatak (emakumeak bezala).
- Galtza ilunak, gerrikoa eta alkandora, denak zabalak.
- Txapela, aukeran.
- Kolore guztiek balio dute (elektrikoak izan ezik)
OHARRAK
- Marinel jantziak ere balio du.
- Aukerarik errazena mahoizko galtza edo gonak janztea da, alkandora txuriarekin eta alpargatekin.