Berriro ere bandalismo ekintzak izan dira herrian.
Alde batetik, Abaromendi inguruan lurrean jarrita dauden argi-balizak puskatu dituzte berriro. Laugarren aldia da puskatzen dituztela azken bi urte honetan. Horren konponketak 2.200 euro inguruko kostua izango du Udalarentzat.
Bestalde, Salatxoko plaza berrian ere izan da bandalismoa. Lehen ere puskatu zituzten horko argi batzuk eta berriro gertatu da. Oraingo honetan lurreko argietako batzuk puskatu dituzte eta, horrez gain, faroletako bat. Horren konponketak 2.000 euro inguruko gastua izango du Udalarentzat.