Danbolin Musika Eskolako bandako ikasleek, maiatzak 5 igandean 12:00etan, Aiako plazan (eguraldi txarrarekin elizan) kontzertua eskeiniko dute Olaia Askasibarren zuzendaritzapean.
Bandako ikasleek ondorengo instrumentuak joko dituzte: saxoa, klarinetea, flauta, tronpeta, perkusioa eta pianoa.
Egitaraua ondorengoa izango da: Sarabande, The Second waltz, James Bond Theme, Raiders March, Benny Goodman-Medley, The Best of Queen, Kantu Herrikoiak eta Deba.