Bandaren kontzertua Aian

Maiatzaren 23an, ostiralarekin, 19:00etan, kontzertua emango dute Danbolin Musika Eskolako bandako ikasleek Aiako plazan, Olaia Askasibarren zuzendaritzapean. Eguraldi txarra egiten badu, kontzertua frontoian izango da.

 

Bandan 45 partaide dira, 8 urtetik aurrerakoak eta instrumentu hauek jotzen dituzte: saxoa, klarinetea, flauta, tronpeta, perkusioa eta pianoa.

 

Ondorengo abestiak entzuteko aukera izango dugu:

 

– Aitorren hizkuntz zaharra

– Xalbadorren heriotzean

– The Circle of Life

– Cartoon Symphony

– Baby Elephant Walk

– Unchained Melody

– La vita è bella

– La Bamba

– I Will Survive