Maiatzaren 25ean, igandearekin, Gipuzkoako Musika eta Dantza Eskolen I. Dantza Topaketa izango da Donostian. Ekitaldia 12:00etan hasiko da Donostiako Alderdi Ederren.
Orioko Danbolin Musika Eskolako 30 ikaslek parte hartuko dute topaketan. Egitaraua ondoko hau izango da:
– Launango dantza
– Agurra dantza
– Hirutruku dantza
– Zortziko saria
– Eskuetan dantza
– Sanferminetan arin-arina
– Biribilketa besarkatuz dantza