Banderen bedeinkazioa egingo da abenduaren 2an, igandearekin

Abenduaren 2an Orioko Arraun Elkarteak aurten irabazitako banderak bedeinkatuko ditu.

Igandeko meza eta gero, ekitaldia egingo da herriko plazan eta, ondoren, nahi duten oriotar guztiek hitzordua dute bazkaltzeko.

Bazkaria

Udalak eta Arraun Elkarteak elkar lanean antolatutako arraun festa ohizko bazkariarekin bukatuko da. Bazkaria Saizar sagardotegian izango da eta parte hartu nahi dutenek Karela kiroldegian edota Lore burdindegian erosi behar dute txartela, aldez aurretik.

Prezioa

Bazkaritarako txartelaren prezioa 25 eurokoa izango da eta erosteko azken eguna azaroaren 28a izango da.

Arraunlariak gonbidatu doaz bazkaltzera

Udalak Arraun Elkarteko arraunlariak gonbidatuko ditu bazkaltzera; baina gainontzeko guztiek txartela erosi beharko dute.