Banderen bedeinkazioa egingo da abenduaren 6an

San Nikolas egunean, abenduak 6, Orioko Arraun Elkarteak azken lau urteetan irabazitako banderak bedeinkatuko ditu.

Goizeko 11:00etan meza nagusia izango da, Salatxo abesbatzaren parte hartzearekin eta, ondoren, nahi duten oriotar guztiek hitzordua dute bazkaltzeko.

Bazkaria

Udalak eta Arraun Elkarteak elkar lanean antolatutako arraun festa ohizko bazkariarekin bukatuko da. Bazkaria Saizar sagardotegian izango da eta parte hartu nahi dutenek Karela kiroldegian erosi behar dute txartela, aldez aurretik.

Txartelaren prezioa 25 eurokoa izango da eta erosteko azken eguna abenduaren 1a izango da.

Bedeinkatuko diren banderak

Azken bedeinkazioa 2002an egin zen. Beraz, aurten, azken lau urteetan lortutakoak bedeinkatuko dira.

Guztira 49 bandera dira:

2003: 8 bandera

2004: 9 bandera

2005: 18 bandera

2006: 14 bandera

Traineruetan: 10 bandera

Trainerilletan: 4 bandera

Bateletan: 31 bandera

Zortzikoan: 2 bandera

Arraun ergometroan: 2 bandera

Guztira: 49 bandera