Joseba Ramirez ipuin kontalaria kultur etxean astelehen goizean

Zaragueta eskolako Guraso Batzordeak ipuin kontaketa saio bat antolatu du astelehen goizean, azaroak 27, haurrek eskolan jai dutela aprobetxatuta.

Saioa goizeko hamaika eta erdietan hasiko da eta kultur etxean izango da.

Ipuin kontaketa saioaren izenburua Urtaroak da eta kontalaria Irritzi taldeko Joseba Ramirez izango da.