Urola Kostako Udal Elkartean eta, bereziki, elkartea osatzen duten 5 herrietan (Aia, Getaria, Orio, Zumaia eta Zarautzen) beiraren gaikako bilketaren aldeko kanpaina bat egingo da datozen egunotan (asteburu honetan eta hurrengoan).
Orion apirilaren 17ko goizean egingo da kanpaina, larunbatarekin.
Kanpainaren ardatza informazio-dinamizazio puntu bat izango da. Bertan ingurumen hezitzaileak egongo dira eta beirazko ontzien hondakinen inguruko informazioa eman eta beira birziklatzeak dituen onurak azalduko dituzte, baliabide informatikoen eta jolasen bitartez.
Iglu berdean zer sartu behar den azpimarratuko dute:
? Iglu berdeetan beirazko ontzien hondakinak soilik sartu behar dira: beirazko botilak, poteak eta flaskoak.
? Edukiontzi berdean ezin dira portzelanazko eta zeramikazko elementuak bota, ezin dira ere, tapak, tapoiak, txapak, bonbillak, fluoreszenteak, ispiluak, leihoetako kristalak, edalontziak, kopak eta kristalezko platerak bota, horiek guztiek beiraren birziklapen prozesuan arazoak sortzen baitituzte.
Hezitzaileek herritarrak jolasetan parte hartzera gonbidatuko dituzte, elkarrizketa motz bat izateko aukera aprobetxatuz eta izan ditzaketen zalantzak argituz.
Informazio-dinamizazio puntura gerturatzen diren herritarrei, kanpainaren oroigarri gisa, arbel magnetiko bana emango zaie frigorifikoan itsasteko.
Informazio-puntuak noiz eta non
Informazio-dinamizazio puntua, ondorengo kokapen eta ordutegietan izango da:
AIAN
Noiz: apirilaren 15ean (osteguna), arratsaldeko 16:30etik 19:30era
Non: Aiako Udaletxeko Plazan
GETARIAN
Noiz: apirilaren 16an (ostirala), arratsaldeko 16:30etik 19:30era
Non: Getariako Berdura Plazan
ORION
Noiz: apirilaren 17an (larunbata), goizeko 10:00etatik eguerdiko 13:00etara.
Non: Orioko Herriko Plazan
ZUMAIAN
Noiz: apirilaren 23an (ostirala), arratsaldeko 16:30etik 19:30era
Non: Zumaiako Eroski parean
ZARAUTZEN
Noiz: apirilaren 24ean (larunbata), goizeko 10:00etatik 13:00etara.
Non: Zarauzko Lege Zaharraren enparantzan