Beka baten deialdia egin du Udalak, Gazteriari buruzko proiektu bat sortzeko

Sei mila euroko diru saria izango du eta interesatuek uztailaren 18a izango dute proposamenak aurkezteko azken eguna.

Honako hauek dira beka deialdiaren oinarriak:

ORIOKO GAZTERIAREN PROIEKTUA SORTZEKO BEKA

Gazteria arloan, haur, nerabe eta gazteen beharren ezagutzan hutsune haundiak daude, hori dela eta, Orioko Udalak beka bat jarri du martxan, azterketa soziologikoa egiteko eta honen arabera ekintza plana proposatzeko. Hauek dira bekaren oinarriak.

1. BEKAREN EZAUGARRIAK

1.1. Helburua

Bekaren helburua gazteriari buruzko azterketa soziologikoa egitea da, ondoren adin tarte horien behar eta eskaerei erantzuteko ekintza planteamendu koherentea eta aski neurtutakoa proposatzea. Besteen artean, ekipamendu beharren azterketa egingo da, hauen eta erabiltze aukerak proposatuko dira, sare soziokulturala garatuko da eta adin hauetako arriskuei aurre egiteko egitasmoak proposatuko dira.

Bi kopia entregatu beharko dira paperean, eta, horrezaz gain, ordenadore CDan ere bai. Bekaren sortzaileen eta beka hau eskuratzen duenaren artean erabakiko dute zein testu prozesatzaile eta nola erabili.

1.2. Diru zenbatekoa

Bekak 6.000 euroko ordainsaria izango du.

1.3. Iraupena

Lana urtea amaitu bitartean burutzea izango da helburua. Beka jasotzen duenak 2005eko abenduaren 30a izango du lana bukatuta entregatzeko azken eguna.

1.4. Baliabideak

Kultur Etxeko bulego bat, bertako ordenagailua eta telefonoa erabilgarri izango du beka jasotzen duenak.

2. ESKEGILEAK

Edozeinek eska dezake beka. Nolanahi ere, psikologo, soziologo, gizarte langileak, gizarte hezitzaileak eta orokorrean haur, nerabe eta gazteen beharren ezagutzan adituak izatea komenigarria litzateke.

3. ESKABIDEAK

Interesatuek Orioko Udaletxean aurkeztuko dituzte beka deialdian parte hartzeko eskabideak.

Eskabidearekin batera honakoak aurkeztuko dira sobre handi batean sartuta (sobrearen azalean GAZTERIA PROIEKTUA SORTZEKO BEKA jarriko du):

3.1. Eskegileak egingo lukeen lanaren oinarrizko gidoia.

3.2. Eskegilearen curriculum vitae-a.

Eskaerak aurkezteko azken eguna uztailaren 18a izango da.

4. BEKA EMATEKO PROZEDURA

Ebaluazio batzorde bat osatuko da, aurkeztutako eskariak aztertu eta adjudikazio proposamena egiteko.

Ebaluazio batzordea honako hauek osatuko dute: gazteria batzordea, gazteria teknikaria eta Alkatea.

Honako alderdi hauek baloratuko dira adjudikazioa erabakitzerakoan:

? Proposatutako proiektuaren gidoiaren interesa. 10 puntu.

? Curriculum-a. 10 puntu.

Alderdi bakoitzean bost puntu lortu beharko dira, gutxienez, onartua izateko. Bi alderdiak globalean kontuan hartuz, puntu gehien lortzen dituenari emango zaio beka.

? Elkarrizketa. Aurreko puntuak kontuan hartuta puntuazioan alde txikia balego, elkarrizketa egingo zaie maila beretsua azaldu dutenei. (5 puntu emango dira, gehienez).

Epaimahaiak beka hutsik utz dezake, aurkeztutako proposamenek maila egokirik ez dutela uste badu.

Eskegileek, beka eskatze hutsagatik, uko egiten diote ebaluazio batzordearen ebazpenaren aurkako edozein egintza judizial edo estrajudiziali.

Bekaren adjudikaziodunak idatziz adierazi beharko du beka onartzen duela, adjudikazio egunetik hasi eta 7 eguneko epean.

5. LANAREN AURKEZPENA ETA ORDAINTZEKO MODUA

Lanaren nondik norakoak gazteria teknikariarekin eztabaidatuko dira astero eta hilabetero, gazteria batzordeari lanaren eboluzioaren azalpen bat egingo zaio.

Ordainketa bi zatitan egingo da: erdia, beka adjudikatzerakoan; eta beste erdia, lana bukatuta entregatu eta ebaluazio batzordeak oniritzia ematen dionean.

Lanak sor litzakeen edozein eratako gastuak bekadunaren kontura izango dira.

Lana entregatzeko azken epea baino beranduago entregatuz gero, asteko 30 euro kenduko zaizkio bekadunari.

Lehiaketa honetan parte hartzeak berekin dakar bertako arau guztiak onartzea.