Herrio natur taldeak irteera antolatu du, Zumaiara

Igandean izango da, ekainak 26, eta goizeko hamarretan abiatuko dira herriko plazatik

Herrio natur taldeak irteera antolatu du ekainaren 26rako. Zumaian ireki berri duten Algorri izeneko interpretazio zentroa bisitatuko dute eta, ondoren, itsas labarretara joango dira, hango aberastasun geologiko eta naturalak gozatzera.

Goizeko hamarretan egin dute zita herriko plazan. Irteera irekia da eta nahi duten guztiek parte har dezakete.