Benta bideko obrak aste honetan bukatuko dira

Abuztuaren 28an hasi eta 3-4 egunez semaforoa egongo da jarrita lanak egiten ari diren inguruan, eta ibilgailuek txandaka pasa beharko dute, errailetako bat itxita izango da-eta.

Benta bideko aldapan ari dira obrak egiten, bide bazterreko ezpondak konpontzen, segurtasuna handitzeko.

Gauzak ondo bidean, ostiralerako erabat bukatuta geratuko dira lanak.

Barkatu eragozpenak.