Bentako bidea itxita dago luiziengatik

Orio eta Igeldo arteko bidea itxita dago, luiziak izan direlako.

Aurreko egunetako euriak luiziak eragin ditu Bentako bidean, horietako batzuk oso handiak. Horren ondorioz, bidea itxita dago momentuz eta hala egongo da bidea garbitu bitartean.

Berriro zabaltzeko moduan dagoenean, beste ohar bat argitaratuko du Udalak.