Marc Molina DJak Master Class bat emango du ostegunean

Datorren azaroaren 14an, ostegunarekin, kontzertu pedagogiko bat (Master Class bat) eskainiko du Marc Molina DJak Orioko kultur etxean, 19:00etan hasita. Bertan erakutsiko du zer tresna eta azpiegitura informatiko erabiltzen dituen bere musika egiteko, eta nola sortzen dituen kantak.

Marc Molina ezaguna da musika elektronikoaren alorrean eta Orion ere eman izan du kontzerturen bat. Kartelean agertzen den argazkia, esate baterako, Orioko Kalakari tabernan ateratakoa da eta Iban Egiguren oriotarra da egilea.

Orion bizi da Marc Molina DJa, nahiz eta, jatorriz, katalana izan.

Saioa irekia da eta herriko musikazale guztiak gonbidatuta daude parte hartzera.