Berriro arazoak sortu dira komunetik behera botatako toallitak direla-eta

Azken  aldian,  gero  eta  sarriago  gertatzen dira arazoak saneamenduko sarean, jendeak komunera botatzen dituen zapi busti edo ‘toallitak’ direla-eta. Orain dela hilabete Udalak oharra publikatu zuen, herritarrei eskatzeko horrelako zapiak ez botatzeko komuneko zulora, baizik-eta errefusara; baina atzo bertan, argazkietan ikusten den bezala, berriro ataskatuta geratu zen ur zikinaren ponpa. Orioko ur zikin guztiak ponpatu egiten ditu Udalak, gero Zarauzko araztegira bidaltzeko eta zapi busti edo ‘toallita’ horiek kalte handia eragiten diote ponpari.

Zapi bustiak errefusara

Zapi busti horiek ezin dira komunetik behera bota: ez dira desegiten eta elkarrekin trabatu eta atasko handiak sortzen dituzte (ikusi argazkiak).

Azken urteotan asko ugaritu da zapi bustien kontsumoa eta jende askok komunetik behera botatzen ditu, erabili eta gero. Askotan paketetan zapiak ‘biodegradableak’ direla jartzen du; baina horrek ez du esan nahi komunera bota daitezkeenik, denbora asko behar dutelako degradatzeko eta, bitartean, arazo handia sortzen dutelako.

Zapi horiek errefusara bota behar dira beti.

punpabi17