‘Bertan kasu egin, edo banoa’ antzezlana izango da kultur etxean otsailaren 22an

Antzezlana 22:00etan izango da kultur etxeko areto nagusian. Sarrera doan da; baina, aretoaren aforoa mugatua denez, gonbita hartu behar da aldez aurretik kultur etxean. Dagoeneko eskura daude gonbitak.

Aldaketa klimatikoa da gaia

Aldaketa klimatikoaren astea, ASTEKLIMA, egingo da martxoaren 1etik 10era, herritarrak gaiaz kontzientziatzeko. Hori dela-eta, aldaketa klimatikoa gaia duten kultur eta dibulgazio-ekitaldiak antolatuko dira Euskal Herriko toki askotan eta horien arteko bat da Orion egingo den antzezlan hau.

Antzezlana publiko gazte (15 urtetik gora) edo helduari zuzendutakoa da eta 40 minutuko iraupena du. Antzezlana umoreaz baliatzen da bere mezua helarazteko.