Udaleko Euskara batzordeak antolatuta, errefortzu eskolak jarri dira abian, ikasle etorriberrien euskara maila hobetzeko.
Astean hiru aldiz hartzen dituzte klaseak: astelehen, asteazken eta ostiraletan, ordu betez. Bi eskoletako haurrak ari dira parte hartzen, bi taldetan banatuta, adinaren eta euskara-mailaren arabera, eta ikastolako gela batean hartzen dituzte klaseak.
Argazkian ez dira denak agertzen; baina, guztira, 14 gaztetxo dabiltza ikastaroa egiten.
Uztaila osoan arituko dira lanean Onintza Manterola irakaslearekin