Udalak bi peoi kontratatzeko hautaketa prozesua jarri du martxan. Kontratuak lan-zuzenbideko erregimenean egingo ditu eta 5 hilabeteko iraupena izango dute.
Udalak azaroaren 19ko 41/2013 Foru Dekretuak araututakoaren arabera egingo ditu kontratazioak.
Hautagaien ezinbesteko baldintzak
– Orion erroldatuta egotea
– Langabetua izatea eta horretarako izena emanda egotea Euskal Enplegu Zerbitzuan
– Eskola ziurtagiria edo horren baliokideren bat izatea
– Euskaraz komunikatzeko gaitasuna izatea (1HE)
Eskabideak aurkezteko tokia
Eskabideak udal bulegoetan aurkeztu behar dira, astelehenetik ostiralera 8:30etik 14:30era.
Eskabideak aurkezteko epea
Maiatzaren 23tik ekainaren 6ra, biak barne.
Deialdiaren zehaztasunak hemen kontsulta daitezke.