Bi pertsona kontratatu nahi ditu Urola Kostako Udal Elkarteak, eskualdeko enpresetan energia eraginkortasuna hobetzeko proiektuak lantzeko

Urola Kostako Udal Elkarteak 2 langile kontratatuko ditu “Urola Kostako eremuko enpresetan energia aurrezteko lehiakortasun programa” garatzeko.

Hona hemen lanpostuen ezaugarriak laburbilduta:

  • Lanpostua: energia arloko teknikaria
  • Lanpostu kopurua: 2 lanpostu. Bietako bat beteko da lanpostuaren zereginekin lotutako lanak egiten esperientzia duen pertsona batekin eta bestea esperientziarik ez duen pertsona batekin. Esperientzia duela iritziko zaio gutxienez 6 hilabeteko esperientzia baldin badu.
  • Lanaldia: %75.
  • Lan-harremana: bitarteko funtzionarioa
  • Iraupena: 7 hilabete (luzapenik gabe). Aurreikusitako hasiera data: 2014ko azaroko bigarren hamabostaldia.
  • Lan-hitzarmena: Udal Elkarteko langileen lan-hitzarmena, ordainsarien maila 14,5
  • Eginkizunak: batetik, eskualdeko (Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako) enpresen eta energiaren industriaren balio katearen azterketa egitea, eta, bestetik, eskualdeko enpresekin lan pedagogikoa eta dinamizazio lanak burutzea eta auditoria energetikoak egitea, energia aurreztea lehiakortasun faktore gisa hartuta.
  • Finantzaketa: lanpostu horiek finantzatuko dira Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2014ko irailaren 23ko 29/2014 Foru Dekretuaren bidez (energia sektorean Gipuzkoako enpresa txiki eta ertainen partaidetzan eragina izango duen Gipuzkoako eskualdeko garapen agentzietarako finantza laguntzaren programaren bidez).

Parte hartzeko baldintzak

Parte hartzeko baldintzak eta hautaketa prozesuan baloratuko diran alderdiak oinarrietan daude zehaztuta.

Eskabideak non eta noiz

Eskabideak aurkezteko azken eguna da urriaren 27a. Eskabideak (eta eskatzen diren gainerako dokumentuak) aurkeztu behar dira Udal Elkartearen egoitza nagusian (Urdaneta bidea 6, 20800 Zarautz).

Informazioa eta oinarriak

Hautaketa-prozesu honen inguruko informazio guztia, oinarriak eta abar, Urola Kostako Udal Elkartearen webgunean kontsulta daitezke:

Deialdiaren informazioa eta parte hartzeko oinarriak