‘Bidaia intimoak’ dokumentalak emango dio hasiera Orioko Korrika Kulturalari

Orioko Korrika batzordeak kultur programa zabala antolatu du datozen bi asteetarako, eta programa horren lehendabiziko ekitaldia martxoaren 24an izango da, asteartearekin.

Jon Maia bertsolari zumaiarrak zuzendutako dokumentala da Bidaia intimoak izenekoa, aurtengo Korrikarako propio egina. Dokumentalean hainbat euskaldun berrik euskara ikasteko ibili duten bidea kontatzen da: nola erabaki zuten ikastea, zergatik eta nola hasi ziren, bide horretan izandako zailtasunak, emozioak… Proiekzioa kultur etxeko areto nagusian izango da, 19:00etan hasita.

Orioko Korrika Kulturalaren programa honako hau izango da:

Korrika Kulturalaren programa

MARTXOAK 24, asteartea

19:00 Jon Maiak landutako “Bidaia intimoak” dokumentala proiektatuko da Kultur Etxean.

MARTXOAK 25, asteazkena

19:00 Amets Arzallus bertsolariak eta I