Boliviari buruzko ikus-entzunezkoa martxoaren 25ean

Amets Arzallus bertsolariak eta Txomin Txueka argazkilariak Boliviari buruzko ikus-entzunezkoa aurkeztuko dute kultur etxean datorren asteazkenean, martxoak 25, 19:00etan hasita. Ikus-entzunezkoa aurkezteaz gain, bertan izango dira, bertaratzen direnen galderak-eta erantzuteko.

Emanaldiak “Illimani, izpiak eta hizkiak” du izena eta Korrika Kulturalaren barruan antolatu du Orioko Korrika batzordeak, Udalaren laguntzarekin.

Illimani, izpiak eta hizkiak

Illimani, izpiak eta hizkiak

Twantinsuyu-Qollasuyu esaten diote indigenek, Bolivia esaten diogu guk. Amets Arzallusek eta Txomin Txuekak hogei egun pasa zituzten han, gure Bolivian. Bertan gertatzen ari diren aldaketa politiko eta sozial sakonak beren begiz ikusi eta beren belarriz entzutera joan ziren, gero Euskal Herrian zabaltzeko asmoarekin. Zorteko izan ziren; besteak beste Felipe Quispe gerrilla burua ezagutzeko aukera izan zuten, La Pazeko kartzelarik handienaren barruan pasa zuten goiz bat, Sanchez de Lozada diktadoreak piztutako gasaren gerrako biktimekin ere egon ginen, eta Evo Moralesek atea zabaldu zien.

ARGIA aldizkarian erreportaje sorta bat argitaratu zuten, eta liburua atera ere bai gero Durangoko azokan, Illimani: Boliviako izpiak eta hizkiak.

Orain, hitzaldi audiobisual bat muntatu dute, erakusketatxo batekin janzten dena. Ordu eta erdian, hitza, argazkiak, bideoak, bertsoak… denetik, Bolivia gertuago ikus, senti, eta uler dezagun.

Eta indigenak askeago izan daitezen, bide batez

Hizlariak: Amets Arzallus eta Txomin Txueka