Bidarteko Udala (Lapurdi) Urola Kostako Udal Elkartearekin harremanetan jarri da gure eskualdeko enpresei BIDARTEKO AZOKAN parte hartzeko gonbita egiteko.
Azokak kontsumitzaile partikularren eta ekoizleen arteko harremana sustatzeko helburua du eta salmenta zuzena egiteko aukera ematen du. Asmoa da azoka horretan Urola Kostako enpresek postu bat izatea.
Azoka honi buruzko xehetasunak emateko, urriaren 14an Bidarteko Udaleko ordezkari bat etorriko da eskualdeko enpresekin elkartzeko. Bilera 30 minutukoa izatea aurreikusi da. Bertan parte hartzeko interesa izanez gero, lehenbailehen Udal Elkartearekin harremanetan jarri behar da.
Bidarteko Azokako ordezkariekin bilera
Eguna: 2016ko urriaren 14a (ostirala)
Ordua: 12:00-12:30
Lekua: Urola Kostako Udal Elkartearen egoitza (Urdaneta bidea 6, Abendaño industrialdea, Zarautz)
Izena emateko edo informazio gehiago eskuratzeko:
UROLA KOSTAKO UDAL ELKARTEA (Aintzane Ruesgas)