Bidasoko itzuliko etapa Oriotik atera eta Orion bukatuko da ostiralean, maiatzak 9

Bidasoko itzuliaren 42. edizioko hirugarren etapa Oriotik abiatuko da maiatzaren 9an, 14:25ean eta, Urolako eskualdean 91,5 km egin ondoren, Orion bukatuko da, 17:00ak inguruan.

Hori dela-eta, udaltzaingoak honako hau jakinarazi nahi die herritarrei:

  • Irteera eta helmuga Arrantzale kalean jarriko denez, kale horretan aparkatuta dauden autoak kendu egin behar dira maiatzaren 9ko 07:00etarako.
  • Karrera hasten den momentuan, 14:25ean, Zarautza joateko bidea itxi egingo da hainbat minutuz, txirrindulariak pasa arte.
  • Karrera bukaeran Xuai gainetik pasa behar dute txirrindulariek bi aldiz eta, hortaz, 16:00ak inguruan itxi egingo da Zarauzko bidea, joateko eta etortzeko.
  • Zarauzko bidea itxita egongo da karrera bukatu arte. Aurreneko txirrindularia 17:00ak inguruan iritsiko dela aurreikusita dago; baina bidea ez da irekiko azken txirrindularia iritsi arte.
  • Orduak, jakina, gutxi gorabeherakoak dira eta aurreratu edo atzeratu egin daitezke, txirrindularien abiaduraren arabera.

Barkatu eragozpenak.