Orioko maiatzeko kultur agenda ekitaldiz gainezka dator!

Maiatzak 7, asteazkena
18:30 Eskola-kirolari buruzko mahai-ingurua Salatxo aretoan
          ‘Orioko curriculuma sortzen’ taldeak antolatuta.

Maiatzak 9, ostirala
14:30 – 17:00 Bidasoko itzuliaren 3. etapa Orion hasi eta amaituko da.

Maiatzak 10, larunbata
12:00 Kantu-jira kalez kale, Danbolin Musika Eskolaren eskutik.
13:30 Emanaldia Herriko Plazan.Ondoren, bazkaria.

Eskuz binakako txapelketa irekia
Etxeratek antolatuta, Orioko eskuz binakako txapelketa irekia, 
bertsolari eta musikaz girotua. Partida guztiak udal frontoian 
jokatuko dira. Izen ematea doan, Kolon Txikin, maiatzaren 8a arte.
17:00 Paleta larruz, afizionatuen partida: 
          Dabid Arozena-Jon Arruti / Ibon Eskisabel-Tibur Etxeberria.
18:00 Eskuz binaka,  afizionatuen partida: 
          Aritz Lertxundi-Julen Urruzola / Xabier Santxo-Iñaki Errazkin.
Ondoren, Orioko eskuz binakako txapelketako finala. 
Atzetik, saiheskia parrillan eta txorixoa, txotxeko sagardoarekin lagunduta, frontoian bertan. 

Maiatzak 11, igandea
11:00 – 19:30 Artisautza Azoka Herriko Plazan.

Maiatzak 12-18. Erria txikota astea!

Maiatzak 16, ostirala
19:00 Danbolin musika eskolako bandaren kontzertua Herriko Plazan.

Maiatzak 19-25. Kukuarri astea

MaiatzaK 21, asteazkena
18:00 ‘Gu ere bertsotan’ ekitaldia ikastolako aretoan.

Maiatzak 23-25, Garagardo azoka
Orioko arraun elkarteak antolatuta, garagardo azoka Herriko Plazan.

MaiatzaK 27, asteartea
19:00 karkara.com berrituaren aurkezpena herri eragileei, kultur etxean.

MaiatzaK 30, ostirala
22:30 ‘Amaren Alabak’ taldearen musika emanaldia kultur etxean.

MaiatzaK 31, larunbata
11:30 Eskolaumeentzako 27. marrazki-lehiaketa Herriko Plazan.

OHARRAK

  • ‘Parketarrak’ programa izango da martxan herriko bi parketan astearte eta asteazkenetan
  • Asteazkenero bingoa kultur etxean 16:30ean
  • Ostiralero pintxo potea izango da 19:00etatik aurrera.