Bide heziketako ikastaroan herriko haurrek egindako marrazkiak ikusgai daude kultur etxean

Bi eskoletako haurrek bide heziketako ikastaroa egin dute aurten ere, eta ikastaroan egindako marrazkiak kultur etxeko areto nagusian daude ikusgai.

LH3tik LH6ra bitarteko haurrek egin dute ikastaroa. Irakasle Mikal Etxeberria udaltzaina aritu da.

Haurren marrazkiak aste osoan ikusi ahal izango dira kultur etxean, goiz eta arratsaldez. Ostiralean, 19:00etan, erakusketari bukaera emateko, kasko baten zozketa egingo da parte hartu duten haur guztien artean.