Orioko turismo sektoreari buruzko galdetegia prestatu du Udalak, eta herritarren iritzi eta ekarpenak eskatzen ditu

Orioko Udala Siadeco enpresarekin egiten ari da lan hori.

Udalak bultzada eman nahi dio turismo sektoreari, enplegu-aukera berriak sortzeko eta, hartara, herritarren ongizatea hobetzeko. Beste ezer baino lehen, jakin nahi du ea zein egoeratan dagoen Orioko herria turismoari dagokionez eta, horretarako, inplikatutako eragileen iritziak eta ekarpenak jasoko ditu galdetegi baten bitartez.

Sektore horretan ari direnen iritzia jasotzeaz gain, Udalak jaso nahi du, baita ere, herritarren ekarpena eta, horretarako, dei egiten die oriotarrei galdetegi honi erantzuteko:

Turismoa Orion. Galdetegia (PDF)

Turismoa Orion. Galdetegia gaztelaniaz (PDF)

Galdetegia PDF formatuan dago. Behin deskargatuta, bertan bete daiteke (5 minutu behar dira) eta, galdetegiaren bukaeran dagoen BIDALI botoiari emanda, posta elektronikoz iritsiko zaio Siadecori.

Galdetegiari erantzuteko azken eguna abenduaren 8a izango da.

Edozein zalantza argitzeko, deitu Siadeco enpresako 943 310 034 telefonora edo idatzi siadeco@siadeco.eus helbidera.

Eskerrik asko, aldez aurretik, galdetegia betetzeko lana hartzen duzuenoi.