Bideo foruma Kultur Etxean

Ostiralean, urriak 14, bideo foruma izango da Kultur Etxeko areto nagusian, gaueko hamarretan hasita. “Before Sunrise” pelikula eskainiko da.

OZK taldeak antolatuta, bideo foruma izango da ostiralean Kultur Etxean. Bi astetik behin antolatu nahi du bideo foruma OZK-k.

Aurreneko saiorako Richard Linklater zuzendariaren pelikula bat aukeratu dute: “Before Sunrise”. Gaztelaniaz “Antes de Amanecer” izenarekin estrainatu zen 1995ean.

Pelikulak Berlingo zinemaldian zuzendari onenari ematen zaion Zilarrezko Hartza irabazi zuen 1995ean.

Pelikula hamarretan hasiko da eta kultur etxeko ateak hamarrak eta bostean itxiko dira.

Bideo foruma doan izango da.