OZK taldeak antolatuta, bideo-forumeko emanaldia izango da ostiral honetan, urriak 26. Emanaldia kultur etxean izango da, 22:00etan hasita.
“Paris je t’aime” filma zati laburrez osatuta dago: guztira 18 istorio labur, bakoitza zuzendari ezagun batek zuzendua, eta guztiak bi elementu elkarlotzen dituztenak: Parisko hiria eta maitasuna. Bi premisa horiek emanda, zuzendari bakoitzak askatasun osoz osatu du bere istorioa.
Informazio gehiago filmari buruz:
Gaztelaniaz:
http://www.filmica.com/casiopea/archivos/005561.html
Ingelesez:
http://www.imdb.com/title/tt0401711/combined
Filma 22:00etan proiektatuko da kultur etxeko areto nagusian.
Hurrengo filmak
Urte bukaera arteko programazioa finkatu du OZK taldeak. Honako hauek izango dira bi ostiraletik behin ikusiko diren filmak:
Azaroak 2
Nadie sabe (Hirokazu Koreeda)
Azaroak 16
Los idiotas (Lars von Triers)
Azaroak 30
Glengarry Glen Rose (James Foley)
Abenduak 14
Los h