Bigarren eskuko gauzen azoka izango da larunbatean

Datorren larunbatean, abenduak 17, bigarren eskuko gauzen azoka izango da ikastola ondoko plazan

Dagoeneko bi aldiz egin da azoka, urrian eta azaroan, eta herritarrek egin dioten harrera ona ikusita, hilero antolatuko da aurrerantzean, Udalaren laguntzarekin.

Azoka 10:00etan irekiko da eta goiz osoa izango da zabalik, 14:00ak arte. Eguraldi txarra egiten badu, frontoian egingo da; baina, kasu horretan, ordubete beranduago hasiko litzateke: 11:00etan.

Herritarren batek salmenta-gunea jarri nahi badu azokan, aldez aurretik egin behar du eskaria, udaletxera deituta. Udalak mahaia eta astoak jarriko dizkio eta bere ardura izango da postua muntatzea. Abenduaren 15a izango da azken eguna eskaria aurkezteko