Bigarren eskuko gauzen azoka izango da plazan uztailaren 23an, larunbatarekin

Uztailaren 23an, larunbatarekin, bigarren eskuko gauzen azoka izango da goizean Herriko Plazan.

Herritarren batek salmenta-gunea jarri nahi badu azokan, bertara azaltzea dauka goizean goiz, azoka ireki baino lehentxoago. Udalak mahaia eta astoak utziko dizkio eta bere ardura izango da postua muntatzea.

Azoka 09:00etan irekiko da eta goiz osoan izango da zabalik, 15:00ak arte.